ARESKOren I. Emakume martxa

EMAKUMEOK KIROLEAN ERE MARTXAN

Martxoaren 13an ez galdu emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunaren aldeko martxa.
Martxa Aretxabaletatik Eskoriatzara izango da
Herri bakoitzean kirolean esanguratsua izan den emakume bat omenduko da, Eskoriatzan Garbiñe Uribe Beristaini egingo zaio omenaldia. Hona hemen bere kirol ibilbidearen zertzelada batzuk:

  • Garbiñe Uribe Beristain, Eskoriatzako Kirol Elkarteko mendi saileko ikur dena urte askoan, zaletasun eder horretan federatzea nahi izan duten pertsonentzat erreferente da eta izan da Eskoriatzan. Eskiatzera joateko bidaiak ere antolatu ditu, eta azken urte hauetan, beste lagun batzuekin batera, Gabez Takarraran eta Silbestradie koordinatzen eta, batez ere, horiek egin ahal izateko lanetan aritu izan da. Egindako  lanarengatik eta besteenganako izandako dedikazioagatik, erabaki dute  Aresko Eskolak eta bertako gurasoek omenaldi hau egitea

Aretxabaletan omenduko duten emakumea, berriz, Matilde Garay Iturbeizango da.

  • Matilde Garai Iturbe, bizitza osoa atletismoari dedikatuta. Bere gazte denboran Gipuzkoako ospe handiko atleta izan zen. 1973 urtean, 800 m lisotan, barruko pistan Espainiako txapeldun ordea izan zen. Emakume apala eta xumea, beti gizonen artean korrika egin duena inongo lotsa barik. Horregatik guztiagatik erabaki dute Aresko Eskolak eta bertako gurasoek omenaldi hau egitea.

Izena emateko epea: Otsailak 25
Prezioa: 3 euro (kamiseta bat oparituko da eta hamarretakoa izango da martxa egunean)