Bertso saio musikatua: “Ez da kasualitatea”
Eskoriatzako eta Aretxabaletako Emakumeon Topaketa
Hiru bertsolarirekin batera bi musikari arituko dira (bibolina + gitarra).
Bertsolariak: Malen Amenabar Larrañaga, Nerea Ibarzabal Salegi eta Oihana Bartra Arenas
Musikariak: Gari Otamendi Arrieta (gitarra) eta Araitz Bizkai Villanueva (bibolina)
Aurkezlea: Maite Berriozabal Berrizbeitia
“Ez da kasualitatea”ko hiru bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten ohi dira. Hortik izenburua. Intentzio osoz antolatu da “Ez da kasualitatea”: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.
Oharra: Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udaletko emakumeek M8 greban kobratu ez zuten diruarekin antolatutako ekintza.