Kantaldia: Pauline & Juliette

Pauline & Juliette, bi ahots, bi gitarra, unibertso folk eta intimo baten inguruan elkartzen diren bi artista, bertsioen eta sorkuntzen arteko aliantza osatuz, kantuaren aldetik, ahotsen harmoniaren aldetik liluratzen dutenak.

Euren musika, benetako kulturen nahasketa, 70eko hamarkadako abeslari handiez inspiratua dago. HEGALDAKA izena izan zuen euren lehen lanak, eta orain VELOMA aurkeztera datoz.

Izaro abeslariarekin elkarlanean aritzeko plazera izan dute, Iparraldeko eta Hegoaldeko giro musikalak uztartzeko, Maddi Sarasuak idatzi eta Iker Laurobak konposatutako folk generoaren balada batekin.

AFORO MUGATUA – GONBIDAPENAK ESKATU

  • 650 49 51 66 (whatsapp-a)