Errekan gora: Idoia Asurmendi
Aramaion jaioa, Idoia beti bizi izan da abestiz inguratuta, eta txikitatik hasi zen musika instrumentuekin jolasean. Apirilean argitaratu zuen bere lehenbiziko diskoa “Ilun eta abar”.
Iazko udan, oraindik abestirik argitaratu gabe, ahoz aho zabaldu zen bere izena, eta Jazzaldian eta Donostia Festibalean sarrera guztiak agortzea lortu zuen. Eskoriatzara Joanes Ederra kontrabaxu jolearen konpainian etorriko da.
KOTXEZ EZ JOATEA ESKATZEN DA.