Literatur solasaldia
Eraikuntzarako materiala
Idazlea: Eider Rodriguez
Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narratzaileak. Aita baten puskak bildu ditu Eider Rodriguezek bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako gainbeheran murgildu, eta, izendatu ezin direnen aurrean, eremu laiotz bat argitu.
Idazlea: Eider Rodriguez
Koordinatzailea: Mikel Antza
Hizkuntza: Euskara
Informazio gehiago: Bibliotekan, biblioteka@eskoriatza.eus // 943 71 31 35