Mendi Tour Film Festival

Bilboko Mendi Film Festival-eko laburmetraiak bi egunetan eskainiko dira gaur eta otsailaren 26an.

Gaurko emanaldiak honako hauek dira:

  • Los Tiempos Cambian (22´): Erretiratu talde batek 400 metroko horma bat eskalatuko du El Tobazon, Canfranc haranean, Pirinioetan. Bizitzaz eta egunerokotasunaz gozatzeko duten grina, haien testigantza eta istorioen bidez erakusten da. Denboraren iragaiteari buruzko hausnarketa, zahartzaroaren garrantzia eta bizitasuna aintzat hartuz. Trailerra
  • Yhabril: El buscador de luz  (8´): Nola prestatzen du abentura-argazkilari batek haren hurrengo lanerako plangintza osoa? Kasu honetan, ultratrail lasterketa bat Pirinioetan. Yhabril euskal argazkilaria mendiko lasterketa gogorrenetako baten erreportajean ari da lanean: lo ordu gutxi, 50 kilometro 3 egunez, eta zangoetan metatutako desnibel handia. Ez da, ez, edozein argazkilarirentzako lana. Trailerra
  • A Baffin Vacation (12´): Erik Boomer eta Sarah McNair-Landry 45 eguneko espedizio batean murgilduko dira Baffin irlako paraje urrun eta galduetan barrena. Eskalatzeko horma ikusgarriak eta ur-lasterretako kayakean nabigatzeko ibai esploratu-gabeak aurkitzea dute helburu. Trailerra
  • Newu Way Up (25´): Gulmit Tower (Karakorum) granitozko pinakulu teknikoa da, inork ez du gailurra egiterik lortu han. Mendiaren oinarrira iristeko arriskuz betetako glaziar eremua gurutzatu beharra dago, eta horrek espedizioak atzera botatzen ditu. Fabi Buhl-ek eta Will Sim-ek, ordea, eskarmentu handiko alpinistak biak, ideia berri bat dute buruan: zeruko indarraz baliatuz hurbilketa parapentean osatzea, eta hala dorrearen oinarrira ordu gutxi batzuetan iristea, hainbat egunetan egin beharrean. Himalaiako eskaladan norabide berri bat ezarri duen bidaia epikoa. Trailerra
  • Creation Theory (22´): Surflari bat olatuan, snowboarder bat gailurrean eta musikari bat agertokian. Zein da sorkuntzaren iturria? Kosmosik handiena edo giza ideiarik txikiena izan, benetako sorkuntza ustekabeko konbergentzia-uneetan iristen da: espazioaren eta denboraren, zientziaren eta artearen, musikaren eta mendien eta itsasoaren arteko sinkronizitate bereziak. Elementu horiek guztiek bat egiten dute Islandiako mendebaldeko fiordoetan, grabitatearen eta erritmoaren izarrarteko jaiotzatik giza adierazpen sortzaile goreneraino. Trailerra

Prezioa: 3 € eta bi egunetarako sarrera hartuz gero 5 €
Sarrerak salgai: Aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me  (egunekoa)
www.bibe.me  (bi egunetakoa)