Mendi Tour Film Festival

Bilboko Mendi Film Festival-eko laburmetraiak bi egunetan eskainiko dira  otsailaren 24an izan zen lehenengoa eta gaur.

Gaurko emanaldiak honako hauek dira:

  • Agur Artzai (27´): Azkenetan den bizimodu bat erretratu nahian, Julen, Gorbeian geratzen diren azken artzainetako batengana hurbilduko da, Joserengana. Elkarrekin konpartituko duten denboran iraganerako ateak irekita geratuko dira atzean utzitakoari erreparatzeko. Trailerra
  • This is Beth  (18´):  Beth Rodden historiako eskalatzailerik emankorrenetako bat da. El Capitanen igoera asko osatu ditu era askean, eta punta-puntako lehen igoera ugari ditu. Ibilbide arrakastatsu horrek, ordea, errealitate gogorra du atzean ezkutatuta: bere gorputz-itxurarekin eta barne-hizketaldi krudelekin borroka betean bizi zen Beth. Dinamika suntsitzaile hori eraldatzen asmatu du, ordea, eta eskaladari eta bere buruari zor dion maitasuna berraurkitu du. Trailerra
  • Adrenaline Sucks (12´): Matthias Giraud eskiatzaile eta BASE jauzilari ezagunak abentura kirolei buruz duen ikuspegia esplikatuko du, eta argituko du zergatik ez duen bere burua “adrenalinaren menpeko” jotzen. Trailerra
  • Doo Sar (46´): Bi tontor, bi lagun eta bi eski-jaitsiera. Andrzej Bargiel eta Jędrek Baranowski Karakorum mendigunean. The Karakoram Ski Expedition delakoaren helburua Hushe haranean kokatutako bi seimilako eskalatzea eta eskiatzea zen: Yawash Sar II tontorra (6.178 m) eta Laila tontorra (6.096 m). Espedizioaren beste helburua eremu berriak aztertzea zen, etorkizuneko bidaietarako jomugen bila. Espedizioa % 100ean burutu zen. Bi tontorrak igotzea lortu zuten, baita eskiatuz jaistea ere, hamar eguneko tartean. Trailerra

Prezioa: 3 € eta bi egunetarako sarrera hartuz gero 5 €
Sarrerak salgai: Aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me  (egunekoa)
www.bibe.me  (bi egunetakoa)