Literatura solasaldia

Babilonia

Idazlea: Joan Mari Irigoien

Bedaniako Babilonia baserrian Zipriano Garayalde bizi da, bere familiarekin. Baserri zaharra da, banderizoen garaian, Erdi Aroan, dorretxea zena eta Garayalde leinuaren armarria duena.
Bere ama Gabrielak harreman estua izan zuen oraindik bizirik dagoen Moabe baserriko Roxalirekin. Roxali ezaguna da herrian bere ahalmenengatik, naturako zantzuen esanahiaz gainera, hildakoekin mintzatu, emagin moduan jardun eta gaitzak sendatzen ere badakielako.

Hizkuntza: Euskara
Gidaria: Mikel Antza
Informazio gehiago: biblioteka@eskoriatza.eus //  943 71 31 35  //  674 111 955 (Whatsapp)