Gaba baltza
Goizean zehar herriko ikastetxeek plaza apainduko dute azken asteetan egin dituzten apaingarriekin. Arratsalde osoan, gaztaina-erreak egongo dira plazan.
17:30 Ginkana-eskea 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ekintza. Herrian zehar egindako ibilbidea, istorio bati jarraiki eta hainbat froga gaindituta bete beharko dutena. Gainditzen den froga bakoitzeko goxokiak eskuratuko dituzte.
17:30-18:30 Makilaje txokoa. Makilaje postua egongo da, mozorrotuta egon edo ez aurpegia margotzeko. Haur, gazte zein helduek aukera izango dute itxura berri bat izateko.
18:00 Eskea. (Huhezitik plazara) 3 eta 7 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako ekintza. Ibilbidean dauden dendetan, goxokiak eskatuko dira. Eskerako esaldi hauek erabiliko dira:
• Xanguli manduli kikirrikii, eman goxokiak gurii!
• Ziria ala saria!
19:00 Ekitaldia plazan
Arratsaldean zehar, norbere beldurrak idazteko edo marrazteko mahaia egongo da. Eta bertso-eskolakoen deia jasotakoan, Beldur-harrapakarixek denon beldurrak batu, eta sutan erreko dituzte. Beldur-harrakaparixak dantza taldeko kideen laguntza izango dute, beldur-erretze erritua gauzatzeko.
Festa amaitzeko, zezen-suzkoa plaza pareko errepidean ibiliko da.
OHARRA:
Zezen-suzkoak su hotza erabiltzen du, baina erre dezake; horregatik, kontuz ibili behar da eta batez ere kontuz ibili behar dute haur txikiak dituzten familiek. Arropari dagokionez, komeni da kotoizko arropak, fraka luzeak, zapatilak eta burua eta eskuak estalita eramatea.