Hitzaldia: ZurrumurruEZ!

Zurrumurruak ahoz aho ibiltzen dira egiazkoak ote diren egiaztatu gabe, eta horrela zabaltzen dira ez egiazkoak direlako baizik eta jende askok sinisten dituelako.

Atzerritarrek tratu hobea jasotzen dutela administrazio publikotik dioten aurreiritziz beteriko zurrumurruei eta estereotipoei aurre egitea da hitzaldiaren helburua.

Zurrumurruak jendeak zuzenean ezagutzen ez dituen gaiekin lotuta egoten dira, eta horrela, horiei buruzko informazioa inoren esku uzten dugu. Norberak informazio propioa izaten ez duenez, besteena onartzen dugu.

Mugitu, informatu eta zure iritzi propioak izan!!

Hizkuntza: Ele bitan
Hizlaria: Xabier Aierdi