Bilera: Txakurren inguruko kanpaina

Udaletik ahalegin berezia egin nahi da herritarren eta animalien, bereziki txakurren, arteko elkarbizitzaren alde. Udalak txakur jabeen parte hartzea ezinbestekotzat jotzen duenez, hauekin -eta interesatua egon litekeen beste herritarrekin batera- bilera hau egingo du
Bilerara, Bubastis elkarteko hizlari bat etorriko da  hitzaldi hau ematera:

 “Animaliak eta hiria. Beraien beharrak eta gure ardura”