Umeentzako ekintza: Zeuk erabaki! Ludotekaren antolamendua

“Zeuk erabaki!” egunerokotasunean egiten dugun zerbait da. Haurren parte hartzea bultzatzeko ekintza da eta horrekin batera, egunerokotasuneko gatazkak kudeatzeko txokoa. Oraingoan, Ludotekari buelta bat eman nahi diogunez, denon artean erabakiko dugu nola aldatu gure txokoa. Beti ere, haiei hitza eta erabakia emanez.