Bilbao Mendi Film festival-eko laburmetraiak
Bilboko Mendi Flim festival-eko laburmetraiak bi egunetan eskainiko dira, gaur eta ekainaren 14an
- Piztu (6´Jatorrizko hizkuntza: Euskara. Azpititukoak: Gaztelera): 2015, Espainia, Iñaki Urresti eta Mikel Urresti. Ziurgabetasunean murgiltzen den labirinto batean, eguzkiaren dirdira tarteka baino ikusten ez den toki batean, gure ametsak onartu eta lortzeko ahalegina ez da batere xamurra izango.
- Panoroma (29´Jatorrizko hizkuntza: Gaztelera): 2015, Espainia, Jon Herranz eta Gerard Peris. Edu Marín-ek bere bizitzako proiekturik zailena egingo du: “Panaroma”, Alex Huber-ek 2007an irekitako bide ospetsua eskalatu 62 urte dituen bere aitarekin, Francisco Marín ‘Novato’. Aita eta semea Dolomitetako bihotzean barneratuko dira eta euren bizitzaren agintea hartuko dute aurrekaririk gabeko kirol balentria bat lortzeko eta, beraz, eskaladako mito bihurtzeko.
- Jeff Lowe´s Matanoia (78´Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa. Azpititukoak: Euskera eta Gaztelera): Ikuslegoaren saria: 2014, USA, Jim Aikman. Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. ‘Metanoia’-k, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarrik, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.
Prezioa: 3 € egun bateko sarrera, 5 € bi egunetako sarrerak