Korrika eguna
11:30 POSTAKA GizaKatea – Intxaurtxuetatik Aranburuzabalara, euskara eskutik eskura. Erronka izango da Intxaurtxueta eta Aranburuzabala herritarrok elkarri eskua emanda lotzea. Herritar guztioi dei egiten dizuegu parte-hartzera eta erronka lortzera.
12:15 Euskal dantzak, plazan.
Goiz guztian zehar TALOA herriko plazan.
14:00 KORRIKA OFIZIALAk Eskoriatza zeharkatuko du
14:30 ZUK EKARRI, ZUK JAN bazkaria. Herriko plazan mahaiak eta aulkiak egongo dira. Gainontzekoa, norberaren kontu izango da.
Bazkalostean “Euskal kantuen kantaldia”.
18:00 Buruhandiak
19:00 Ttekelektrotxaranga.