Antzerkia: KOTTAUAK
Eszenatoki gainean emakume eta gizon bat, 9 urteko bikote harremanean, eta 14 hilabeteko sexu-lehortean. Komedia barra barra, eta baita une mingarriak ere, “Galdutako sexuaren bila” azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria.
Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; ibilbide luzeak, elkarrekin komedia antzezten eskarmentu handikoak.
Ikuslegoa hunkitzeko eta pentsatzen jartzeko duten gaitasun berezia erakusten dute biek. Azken finean, edozein adin eta sexurako jolas eszeniko dibertigarri eta polemikoa.
Sarrera: 5€ (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me)