Berdintasun diagnostikoa osatzeko talde-elkarrizketak
2024an Eskoriatzako Udalak Eskoriatzako berdintasun diagnostikoa osatzeko prozesua martxan jarri du Emun aholkularitzaren laguntzarekin. Diagnostiko horren helburua Eskoriatzako errealitateak ezagutu eta genero-berdintasuna lortzeko eman beharreko pausoak identifikatzen laguntzea da.
Informazioa biltzeko Emun Aholkularitzako teknikariek Eskoriatzako herritar-kolektiboekin talde-elkarrizketak egingo dituzte, gaur egun genero-berdintasunari dagokionez herrian dauden arazoak, beharrak, kezkak… zeintzuk diren gertutik ezagutu eta aurrera begirako erronkak identifikatzeko.
Talde elkarrizketak egun desberdinetan izango dira.
Gaurkoak hau izango da.
- Adineko emakumeak edo/eta emakume pentsiodunak – 10:30