Bilera: Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetzako aurrekontuak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena abian dago. Aurten, 10 eskualdek parte hartuko dute, horien artean DEBAGOIENAK. Eskualde bakoitzeko herritarrek haien eskualdea hobetzeko 2 milioi euro nola inbertitu erabakiko dute. Guztira, datozen lau urteotako foru aurrekontuetako 20 milioi zertan inbertitu erabakiko dute gipuzkoarrek. Lehen fase honetan, herritarren ekarpenak jasoko ditugu.

Partaidetzako tailer honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetako 2 milioi euro daude mahai gainean. Tailerrean eskualdea hobetzeko ekarpenak egin daitezke eta eskualderako onuragarriak izan daitezkeen proposamenak egin.

Beste bi modu daude parte hartzeko:
1. Martxoan, Gipuzkoa Berria aldizkariarekin batera etxeetara bidalitako eskuorria beteta. Eskuorriak udaletxean, liburutegian eta kiroldegian ere eskura daitezke.
2. www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez.