Eskoriatzarron mugikortasuna azterketa

Debagoiena 2030ek Eskoriatzarron mugikortasuna aztertuko du. Horretarako,  ezinbestekoa da herritarren eta eragileen ikuspegia jasotzea:

  • Nola mugitzen gara?
  • Zein zailtasunekin egiten dugu topo?
  • Zein aukera ditugu aurrera begira?

Galdera horiei eta gehiagori elkarrekin erantzuteko funtsezkoak dira bizilagunen esperientzia eta iritzia.

Prozesuak bi saio izango ditu:

  • Lehen saioan, diagnostikoa egingo da, mugikortasunaren egungo egoera eta erronkak identifikatzeko.
  • Bigarren saioan, irtenbide potentzialak aztertu eta mugikortasuna hobetzeko neurriak eztabaidatuko dira.

Mugikortasuna da eskualdeko kontsumo energetikoaren % 33aren erantzulea, eta, aldi berean, gure bizi-kalitatean eragin zuzena duen faktorea. Hori dela eta, Eskoriatzako mugikortasunaren diagnostiko zehatz eta errealista bat egin nahi da, etorkizunerako hobekuntza konkretuak proposatu ahal izateko. Helburua kalitatezko mugikortasun eredua eraikitzen hasteko lehen urratsak ematea da.

Diagnostikoa osatzeko herritar zein eragileen ekarpenak eta  parte-hartzea oso garrantzitsuak izango dira Eskoriatzak etorkizunean izango duen mugikortasun eredua eraikitzeko. Horretarako, ondorengo inkesta betetzea eskertuko da: INKESTA