Dokumentala: Elbira
Elbira Zipitria Irastortza andereñoa (Zumaia, 1906 – Donostia, 1982) Donostiako lehen ikastolen sustatzaileetako bat izan zen. Euskal abertzale sutsua, gerra aurreko belaunaldien eta gerraosteko euskal irakaskuntzaren arteko zubi lana egin zuen. Francoren aldeko tropen altxamenduaren ondoren, Donostiatik ihes egin behar izan zuen, garaiko beste hainbat euskaltzale eta abertzaleren moduan. Lapurdin, Sarako Prefetenean zelarik, Frantzian garai hartan aztergai ziren hezkuntza modu berritzaileak ezagutzeko parada izan zuen, eta handik urte batzuetara, Donostiara itzultzean, pedagogia aurrerakoiak bere egin zituen haurrei irakasteko garaian.
Diktadurapen egonik ere, Fermin Kalbeton kaleko 26. zenbakian etxe-eskola sortu zuen, eta bertan hainbat eta hainbat haurrei –neska eta mutil, elkarrekin– euskarazko irakaskuntza eskaini zien. Berdintasuna ekarri zuen garaiko irakaskuntzara berdintasunaz hitz egin gabe.
Horrez gain, maistra berriak trebatu zituen, euskal hezkuntzaren zabalkundean funtsezko izan ziren lehen andereñoei irakatsiz.
Zuzendaria: Iban Gonzalez