Dokumentala: Alex Txikon
“Mundu bat motxilan” liburuan oinarritutako ikus-entzunezkoa, Alex Txikonen meNditazioak ezagutzeko.
“Zeintzuk diren mendira igotzeko motibazioak? zeintzuk kontuan hartzekoak? laguntasuna, enpatia, elkartasuna, taldea, errespetua… Garaipena ez dago gailurrean, bidean baizik. Dena bukatu eta hasten den lekua da hau: mundu bat motxilan. Prest espedizio honetan nire bizkartzain ´motx´ izateko? Bizitza bizitzeko? Euskara maila gorenera eramateko? Emozionatu eta emozionarazteko? Erdu, ba, lotu sokara, mundu hobe bat eraikitzearen aferan.”
Solasaldia: Alex Txikon eta Unai Ormaetxea
Iraupena: Dokumentala 53 minutu eta solasaldia 20 minutu inguru
Hizkuntza: Euskara
AFORO MUGATUA – GONBIDAPENAK ESKATU – 943 71 46 88 – 650 49 51 66 (whatsapp) – Kultur etxea