Errekan gora: Wood Strings
Beraien erroak zeintzuk diren ahaztu gabe inongo konplexurik gabe rockaren beste iturri batzuetan sakontzeko erabili duten lan luzea da “ISLADAK”: serioa eta osoa.
Aretxabaletako boskotearen hirugarren lan honetan, ahots urratu zein goxoen bitartez ageri dira hitzak; riffak gitarra elektriko eta akustikoaren artean nahasten dira; oinarri sendoa osatzen dute baxuak eta bateriak; eta txeloak melodiak zein plano efektistikoak proposatzen ditu.