Gaztelekua: Ate irekiak

12-17 urte bitarteko nerabeentzako zerbitzua da Gaztelekua.

Gaztelekuan, ondo pasatzeaz gain, adin ezberdinetako jendea ezagutu eta esperientzia berriak partekatzen dira. Gainera futbolina, butakak, jokuak eta jolasak… adinera egokitutako aukera desberdiak eskaintzen dira eta nerabeek ondo pasatzen dute.

Ate irekien jarduera honetan, gaztelekuak dituen baliabideak eta materialak erakutsi eta hainbat ekintza izango dira, musikaz girotutako ongietorri askaria edota talo tailerra esate baterako.

Irailaren 18an gurasoentzako informazio bilera izango da, gaztelekua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Informazio gehiago HEMEN