Euskara biziberritzeko egungo egoera eta gako berriak
Iñigo Beitia Zabala
- Kulturak badu eraginik hizkuntzaren biziberritzean?
- Historian egon da kultur ekimenik, euskararen erabileran eragin duenik?
- Zer diote adituek? Nola eragin talde baten euskara gehiago erabiltzeko?
Iñigo Beitia Zabala eskoriatzarra Gizarte Antropologian graduatua da, UPV/EHUko doktoregaia eta NOR ikerketa taldeko kidea.
2021eko Txillardegi Hausnartu sariketara “Kulturaren eragina hizkuntzaren biziberritzean. Behin behineko ondorio batzuk” lana aurkeztuta, 3.saria jaso zuen, eta euskararen gaineko ikerketa ugaritan parte-hartu du.
Hitzaldian euskararen biziberritze prozesuan azken urteetan adituek emandako iritziak batu eta aurkeztuko ditu, eta aurrera begira euskararen biziberritzerako baliagarriak diren gako, ideia eta kontzeptu berriak azalduko ditu.