Kontzertua: Idoia
Ilun eta abar
Diskoaren aurkezpena
Idoia Asurmendi (pianoa, gitarra akustika eta ahotsa) eta Joanes Ederra (kontrabaxua)
Idoia Asurmendi aramaioarrari musikarekiko zaletasuna familia girotik datorkio eta txikitatik hasi zen etxeko musika-instrumentuekin esperimentatzen. Aisialdia ere horretan eman du urte luzez, abesbatza ezberdinetan kantatuz eta piano ikasketak burutuz.
Duela urte batzuk, inguruko herrietan kontzertuak ematen hasi zen bakarlari bezala. Hasieran, euskal abestien zein kanpoko pop-rock eta soul estiloko abestien bertsioak egiten zituen bakarrik, baina orain kantuak konposatzen ditu eta hainbat kasutan poesia egiten duen Maria Oses-en lanak berearekin uztartzen ditu.
Sarrera: 5 € (aldez aurretik kiroldegian)