“Lazunak azkazaleta” Liburuaren aurkezpena
AURKEZPENA / ERREZITALDIA
Fikzioaren apologia batekin abiatzen da Oihana Arana eskoriatzarraren “Lazunak azkazaletan” poema liburua, gogorarazten diguna ez dugula idazlearen bizitzarik irakurriko orrialdeotan, orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Jakin-minetik ari zaigun ahots bat irakurriko dugu poemotan, hain zuzen ere, eta erreparatuko die -sarri ironikoki- gizarteari, zeruko elementuei, harreman sozialei, habitatzen gaituzten espazioei, gorputzari.
Idazlea: Oihana Arana
Aurkezlea: Leire Vargas
Sarrera librea aforoa bete arte.