Literatura solasaldia

Gerra garaiko ametsak

Idazlea: Wa Thiong´o

Aita bat, lau emazte eta hogeita lau senideko familia kikuyu batean jaio zen Ngugi wa Thiong’o, Limurun (Kenya), 1938an. Haurtzaro xume bezain zoriontsua darama mutikoak, britainiarren koloniaren mendean bizi denik ia ohartu gabe. Pixkanaka, ordea, aldaketa ugari hasiko dira gertatzen bere inguruan, eta, adinean aurrera egin ahala, are handiagoa izango da horien eragina bere bizitzan, urruneko itzal gisa ikusten zuen inperioaren bortizkeria eta haren kontrako altxamenduen ondorioak etxe-zokoraino sartuko baitzaizkie laster.

Hizkuntza: Euskara
Gidaria: Mikel Antza
Informazio gehiago: biblioteka@eskoriatza.eus //  943 71 31 35  //  674 111 955 (Whatsapp)