Mendi Tour Film Festival
• Haize lerroak – (13’) Haize Lerroak, Janire Etxabek, 4 urteetan zehar Euskal Herriko mendi eta baso esanguratsuenetan egindako dantza lerroak dokumentatzen ditu. “Amets batek, sentimendu batek aldatu daike paisaia? Dantza bertikala probatu neban momentutik argi izan neban bide honetan jarraitu gura nebala. Geure etxean, mendietan, hegaz, zintzilik. Definitzen ez dan sentimenduaren bilaketa etengabean”. Trailerra
• The Ice Builders – (15’( Himalaiako mendilerroan, Zanskar haran urrun eta idorrean, bertako biztanleak beti egon dira laborantzarako eta bizitzarako beharrezkoa den ur kantitatea ematen zuten glaziarren menpe. Udaberriko urtzearekin lortu ohi zuten ura, baina, baliabide hori urritzen ari da klima-aldaketaren eraginez. Horren aurkako borroka desorekatuan, ladakhitarrak glaziar artifizialak eraikitzen ari dira udaberriko ur eskasiari aurre egiteko eta lurpeko ur-biltegiak betetzen laguntzeko. Trailerra
• The Red Face Zone – (10’) Drama psikologiko ironiko bat Dolomitetan. Gauza benetan misteriotsuak gertatzen ari zaizkie Weger anaiei, Matthias eta Jakobi. Haien aurpegiak tomate bat bezain gorri daude. Haserre, eztabaida eta eraso giroa nagusitzen ari da. “Aurpegi gorrien sindrome” hilgarria jasaten ari direla deskubrituko dute, izututa. Sendatzeko modu bakarra eski eta snowboardetan Dolomitetako amildegi aldapatsu eta estuenetan sartzea da. Lortuko ote dute beren aurpegi gorrien eraginetik libratzea? Trailerra
• Soundscape – (15’)Erik Weihenmayer abenturazalea guztiz itsua da, eta Estatu Batuetako Sierra Nevadan (Kalifornia) The Incredible Hulk harkaitz erraldoia eskalatuko du. Timmy O’Neill eskalada egokituko gidari aitzindariak lagunduko dio. Oihartzuna nondik datorren lokalizatuta egiten du aurrera Weinehnmayer-ek, segurtasun handiz: objektuak ukitzean sortutako soinuen bibrazioari eta erreboteari esker inguruan duen guztiaren pertzepzioa lor dezake. Trailerra
• Always Alife – (35’) Hillary Gerardi munduko trail lasterketa garrantzitsuenetan distira egiten duen atleta da. Duela urte batzuk istripu izugarri bat izan zuen, eta mendizale gisa zuen zilegitasuna zalantzan jarri zuen trail runningeko errekorrik entzutetsuena gainditzen saiatzeko: Mont Blanceko errekorra, Chamonixeko elizatik abiatu, gailurra jo, eta berriro herrira itzuli. Hillaryren balentriak, aldi berean, Heidi Sevestre glaziologoaren diskurtsoarekin bat egiten du glaziarren garrantziaz kontzientzia sortzeko.Trailerra
Prezioa: 5€ saio bat eta 8€ bi saioak
(Sarrerak aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me – (egunekoa) www.bibe.me (2egunetakoa)