Mendi Tour Film Festival

  • Red Rock Revolution – (8’) Jorge eta Joanne Uriostek testuinguru nahiko berezi batean ezagutu zuten elkar. Maitemindu, ezkondu, eta Las Vegasera joan ziren, Nevadara. Inguru hura Ipar Amerikako eskaladaren meka bihurtu baino lehenagoko garaiak ziren, 1970eko hamarkadan, gainerako eskalatzaileek Yosemite harana zuten jomuga. Aldiz, Jorgek eta Joannek, Red Rock Canyon-eko hareharri paregabe eta bakartian, aurrez ezarritako eskalada araurik gabe eta kirol ikuspegi berritzaile batekin beren bidea jorratu zuten. Sortu zituzten eskalada bideak Red Rockeko klasikoenak dira gaur. Trailerra
  • Peligro No Asomarse – (48’) Nerbioiko ur-jauzia, 200 metro baino gehiagoko altuera duena, Iberiar penintsulako handiena da. Arroila izugarri bat, Nerbioi ibaiaren sorburutik urrats batera. Oso motibatuta dagoen highliner talde batek baimen baliotsu bat lortu du arroila alde batetik bestera lerro batekin lotzeko. 50 eta 300 metro arteko zintetan ibiltzera ohituta, lehen aldia dute ia kilometro bateko luzeran. Lagun giroa eta lan gogorra islatzen dituen istorio bat. Eta talde sendoa, Gipuzkoako eta Bizkaiko highline komunitateko kidez osatua. Trailerra
  • Of A Lifetime – (44’) De Le Rue freerider familia ospetsuak Antartikara eginiko bidaia: Xavier, 7 aldiz munduko txapelduna; Victor anaia txikia, 3 aldiz munduko txapelduna; eta Mila alaba, 18 urte bete eta lehen espedizioari ekitekotan dena. Xabier eta Victorrentzat, lehen jaitsiera sorta mugagabea duen jolas-parke erraldoia da leku hura; Milarentzat, berriz, mendi handietan freeride egiteko duen lehen aukera beldurgarria da. Esplorazioa, abentura eta belaunaldi aldaketa Antartikako agertoki ikusgarrian. Trailerra

Prezioa: 5€ saio bat eta 8€ bi saioak
(Sarrerak aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me – (egunekoa) www.bibe.me (2egunetakoa)