Ostegun bidaiariak: Plata bizikletan
Hizlaria: Jon Errasti Iriarte
Zilarraren Bidea (Via de la Plata) Espainiako iparraldea eta hegoaldea lotzen dituen ibilbide historiko bat da, erromatarrek Meridatik Astorgara eta handik Xixonera eraikitako galtzadatik igarotzen dena.
Ze Nezesidade taldeko kide batek aspalditik zebilkien buruan bidaia hau egiteko asmoa, baina arrazoi diferenteak direla-eta, 2021eko udaberrira arte itxaron behar izan zuen.
Horrela, bada, hiru lagun abiatu ziren 2021eko udaberrian, bizikletan, Sevillatik Xixonera bidea egiteko asmotan, baina Astorgara orduko nahikoa zutela iritzita, Leoneraino luzatu eta han amaitu zuten ibilbidea, 12 etapatan 865 km eginda.