Ostegun bidaiariak: Dia mankamy Madagascar
Hizlaria: Leire Zurutuza Uribetxebarria
Aurtengo abuztuan turismo gutxiko leku paregabea aurkitu nahian, Leirek eta Oierrek Afrikako irlarik handiena aukeratu zuten, Madagascar.
Bertako natura eta kultura ezagutzeko gogoz, hilabeteko bidaiari ekin zioten baobaben eta lemurren lurraldera. Hilabetean dena ikusi ezin eta erdigunea, hegoaldea eta ekialdea aukeratu zituzten, baita iparraldera dagoen Nosy Boraha irla txikia ere.
Madagascar polita da, jende oso ona bizi da bertan eta paisaia desberdin eta ederrak ditu, baina gogorra ere bada.