Tipi Tapa – bazkidetza kanpaina

Aurkezpen ekitaldia hau Txatxilipurdik antolatzen duen “0-4 GUNEA” izango da. 0-4 urte bitarteko haur eta haien gurasoentzako esperimentazio gune bat sortuko da. Material ezberdinez eginiko jolasen bitartez, esperimentatu eta sortzeko gune bat da. Bertan, area, lurra, burdina, harriak, sukalde txokoa, argi mahaia eta eraikuntza txokoa daude batik bat.
Haurraren garapenean hain garrantzitsuak diren gaitasunak lantzen laguntzen du jolasaren bitartez. Beste aspektu garrantzitsua haur eta gurasoen arteko interakzioa da, familiaren oinarriak eraikitzen laguntzen duena.

Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: Euskara. Txatxilipurdiko 2 hezitzaileek euskaraz bideratuko dute tailer hau, baina tailer sentsorial bat izanik, edozein hizkuntza hitz egiten duen edonori bideratuta dago.
Izena emateko azkenengo eguna: irailak 29
Izen ematea eta informazio gehiago:

OHARRA

Eguraldi txarra egiten badu frontoian izango da