Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik

Izen-ematea apirilaren 1etik 11ra.

Udaleku irekian 3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako udako programa da, non haurrek ondo pasatzeaz gain, sormena, naturan jolastea, kirola egitea eta Eskoriatzako bazterrez gozatzea bultzatzen diren. Udaleku irekiak euskaraz eskaintzen diren programa da.

  • Data: uztailaren 3tik 22ra
  • Nori zuzenduta: 2013-2021 urte artean, biak barne, jaiotako haurrei zuzenduta.
  • Ordutegia: egunero 09:00-13:00 eta uztailak 10 eta 17an, egun pasak egingo direnez, 09:00-17:00.
  • Prezioa:
    • 75 €, haur bat.
    • 145 €, bi haur.
    • 219 €, hiru haur.
  • Izena emateko epea: azkenengo eguna apirilak 11

IZEN-EMATEA

  • Online izen-emate orria bete (HEMEN)
  • Ordainketa egin: LABORAL KUTXA: ES95 3035 0044 82 0441039560
  • Ordainketa agiria bidali txirikila@gmail.com helbidera

Garrantzitsua:

  • Haur bakoitzeko izen-emate orri bat eta ordainketa bat egin beharko da.
  • Ordainagirian haurraren izen-abizenak eta jaiotze urtea jarri behar dira.

Izena online emateko arazorik izanez gero, Tortolis ludotekatik pasa, astelehenetik ostiralera 17:00 – 19:00 bitartean,eta bertan bete ahal izango da eskaera-orria.