ZeDemontre III. Topaketa
Eskoriatzako Udalak “ZeDemontre” Topaketaren hirugaren edizioa antolatu du mota guztietako sortzaile eta artistentzat, musika, antzerkia edo taularatu daitekeen beste edozein modalitatetan.
- ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE? Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek. Taldeen kasuan, taldea osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko da edo bertan erroldatuta egon.
- ZUZENEKO SAIOAK: Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek 30 minutu inguruko saioa eskaini beharko dute zuzenean.
- NOLA? Banaka nahiz taldean, eta ez dago adin mugarik
- NOIZ IZANGO DA? Emanaldiak uztailaren 19an izango dira, parte-hartzaileek eta antolatzaileek adostutako orduetan.
- SARIAK:
- Sari bakarra: 300€ (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago)
- Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak eta bikoteak 100 euro, taldeak 200 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 € gehiago.)
Lehiaketa egunak
2024/07/19Oinarriak
Izen-ematea
Izena emateko azkeneko eguna: uztailak 4
- Bete formularioa
- 650 49 51 66
- kultura@eskoriatza.eus
Informazio gehiago behar baduzue ere, deitu edo idatzi.
ZEDEMONTRE, ausartu zaitez!!!