Ibarraundi Museoa

1986. urtearen bueltan, Udaletxean bertan zegoen lokal batean, Eskoriatzako Museo Eskola sortu zen Luis Ezeiza Herri Eskolan historia arloa lantzeko proiektu osagarri bezala. Beranduago, Udalak Ibarraundi jauregia erosi zuen eta 2005. urtean, ordura arte Eskoriatzako Museo Eskola izandakoa Ibarraundi museoa izatera pasatu zen. Ibarraundi jauregia XV. mende erdialdekoa dela uste da, Erdi Aro bukaerakoa, Galartza familiarena. Garai hartan jauregi edo dorretxe izan bazen ere, XVIII. mendetik XXI. mendera baserri moduan erabili zen. Gaur egun, Eskoriatzako ondare historiko eta etnografikoa babestu, ikertu eta hedatzeaz gain, bertako eta Leintz bailarako kulturaren adierazpen eta azterketa gunea izan nahi du museoak.

Non dago?


Ver Ibarraundi Museoa en un mapa más grande